Reseña del editor:
Untxiak opila aipatu orduko, Gosetu egin dira basoko animaliak. Bizkor antolatu dira, opil gozo bat egiteko. Gozoa? Mmmm... baliteke denak ez egotea ados. Jakin nahi duzu zergatik? Marrazki liluragarriz eta errimen musikalitatea dituen ipuina, ozen irakurriz gozatzeko.
Biografía del autor:
Ramon Besora Oliva irakaslea, editorea eta idazlea da. Urte luzez irakasle jarduteaz gain, buru-belarri aritu da irakasleen prestakuntzan eta Rosa Sensat erakundeko partaide izan da. Hainbat argitalpen eta artikulu idatzi ditu didaktikari, haurren sormenari, irakurleak eraikitzeari, poesiari eta esperimentazio poetikoari buruz, eta, gainera, Haur Literaturako hainbat tituluren egilea ere bada. Consell Català del Llibre Infantil i Juvenil delakoaren presidentea izan da eta literatura-sariketa askotako epaimahaikidea. Entzutetsuenak dira, besteak beste, Kultura Ministerioaren Haur Literatura Sari Nazionala, Lazarillo Saria, Kataluniako Generalitatearen Haur eta Gazte Literatura Saria. Mintegiak eta sinposioak koordinatu ditu, hala nola Nazioarteko Catalonia Ilustrazio Sariaren sinposioa. Irakasle eta idazle jardunagatik sari ugari jaso ditu. Hona hemen nabarmenenak: Baldiri Reixac Saria, hizkuntzaren didaktikan egindako ekarpenengatik, eta Octogone d'Honneur, Parisko Centre International d'Études en Littérature de Jeunesse-k emandakoa. Argitalpenekin ere jaso ditu sariak, esate baterako, Critici in Erba Prize, eta Nazioarteko Berrikuntza Saria, biak Bolonian. Gaur egun Miquel Martí i Pol poetaren Elkarteko presidentea da.
"Sobre este título" puede pertenecer a otra edición de este libro.