Reseña del editor:
Inork ez du zonbietan sinesten... bat aurkitzen duen arte. Horixe gertatzen zaie Zoro izenekoa gazteari eta haren lagunei. Jauregi zahar baten barruan, zonbi bat ikusi bakarrik ez. Nahi gabe aske ere uzten dute Bilboko kaleetan! Zorok aitari deitu beharko dio laguntza eske. Baina Zororen aita oso-oso bitxia da, eta erraztasun ikaragarria du dena nahaspilatzeko. Zonbiak Athletic-eko partidu batean amaituko du, hamaikakoan eta arerio baten belarria jaten. Eta mozorro festa baten erdian, «zonbiarena» egiten. Ihesaldi tronpatuak eta bihotzaren dei nahasiak, abentura komiko batean. zonbi Gure mundu honetan Lurralde Ezkutu ugari daude, deabruz eta zonbiz beterik, eta ez zaie umorerik falta!
Extracto. © Reimpreso con autorización. Reservados todos los derechos.:
—UUUU! —egin zuen oihu zonbiak. —Hori, 300 filmekoak bezala! —jarraitu zuen musugorriak—. Uuuu! Joder, txabal, ze itsusia zaren. Eta aizu, barkatu hain zuzena izatea, baina gauzak aurpegira esatekoa naiz ni. Hala ere, ez egin kasurik. Itsusia baina jatorra zara eta. Majo de cojones. Horrek ere balio du. Badakizu zer? Begira zer dudan hemen. Tatxan-tatxan... Bi sarrera! Bi sarrera eta tipo bat. Ni. Bakarrik. Ni bakarrik! Harritzekoa, badakit. Sarreretako bat birsaldu behar nuen, txanpontxo batzuk ateratzeko. Baina ze koño, ai lobiu. Ai lobiu so matx! Que me has caído bien, hombre. Gonbidatuta zaude, to. Zatoz! —Uuuu! —esan zuen zonbiak.
"Sobre este título" puede pertenecer a otra edición de este libro.