Gauza baten ametsa: 16 (Narrazioa) - Tapa blanda

Pasolini, Pier Paolo

 
9788488669605: Gauza baten ametsa: 16 (Narrazioa)

Sinopsis

Gauza baten ametsako historia 1948-1949 urteetan gertatzen da, De Gasperiren gobernuak lur jabeen eta partzuerren arteko harremanetan justizia gehiago ezartzeko legea emanik, Italiako ipar-ekialdeko Friul eskualdeko lur jabeek lege hura bete zezaten laborariek egin behar izan zituzten huelga eta borroka luzeen garaian. Hain zuzen ere Pasolinik 1949-1950 bitartean idatzi zuen bere lehenengo eleberri argitaratua izan zuen hau, bere jaioterritzat zeukan Friuletik Erromara ia ihesian aldatu berria zela.

"Sinopsis" puede pertenecer a otra edición de este libro.

Acerca del autor

Pier Paolo Pasolini (Bolonia, Italia, 1922ko martxoaren 5a - Erroma, Italia, 1975eko azaroaren 2a) zinema-zuzendaria, olerkaria, idazlea eta intelektuala izan zen. Lan oparoa egin zuen arlo horietan, kaleko bizitzatik hurbil agertuz eta errealismo gordin bat erakutsiz, sexualitate gaiak ezkutatu gabe. 1949ko abenduan Friuleko sorterritik Erromara deserriratu ondoren, Erroma inguruko giroen deskribapen zakarrak ospea ekarri zion Ragazzi di vita eleberriaren bitartez (1955). Horri esker, zinemagintzaren ateak ireki zitzaizkion, neorrealismoan kokatu den estiloan. Lehen film luzea Accatone izan zuen (1961), batez ere ikusleen harrera ederra izan zuena. Kritikak kritika, horrek hurrengo filma egiteko modua eman zion. Erromatar gaien etapa oparo horri amaiera emanez, Uccellacci e uccellini zuzendu zuen (1966), bizitzarekin etsipena darion Totò aktore zaharraren partaidetzaz. Pasolinik herri hizkuntzen aldeko jarrera aktiboa hartu zuen, friulieraz ere idatziz, eta gogor gaitzetsi zuen kulturaren eta gizakien homogeneizazioa. Kontsumoko gizartearen etorrerari buruzko kritika gogorra egin eta, are, etsipena agertu zuen azken urteetan. Ahobizarrik gabeko bere adierazpideak eta tonu profetikoak Alderdi Komunistaren eta, batez ere, kristau demokraziaren eta elite politikoen zein ekonomikoen etsaigoa ekarri zizkioten. Bere burua komunistatzat eta kristau ateotzat zuen, eta ez zuen ezkutatu bere homosexualitatea. Italia eta Europako pertsonaia ezagun bihurtuta, 1975eko azaroan modu ilunean eta basatian erail zuten Erromaren Ostia auzoko ur aerodromoan eta, artean ere, bere heriotzak eztabaida bizia pizten du, ikerketa judiziala eta epaia ez baitziren urrun heldu hilketaren zirkunstantziez, ezta hura agindu eta egin zutenen identitateaz ere. Salò o le 120 giornate di Sodoma bere film luze polemikoa hil ostean plazaratu zen.

"Sobre este título" puede pertenecer a otra edición de este libro.